Informatika bioinspiratua pertsona, animalia edo landareak bezalako izaki bizidunek informazioa prozesatu, bilakatu eta arazoak konpondu ahal izateko metodoak nola ikasten dituzten imitatzen saiatzen da. Arazo hauek gaur egungo sitema informatikoekin nekez konpondu daitezke.
Sistema hauek diseinatzeko orduan, sinbolo eta zenbakizko konputazioa earabiliz gain, beste hainbat motatako metodoak erabiltzen dira, besteak beste, neurona-sare artifizialak, zehaztu gabeko logika eta konputazio ebolutiboa.Izaki biziduenen garunak konputagailu digitalen aldean, informazioa oso modu desberdinean prozesatzen du. Zientzialariek horretaz jabeturik, neurona-sare artifizialak sortu zituzten. Gainera, garunaren eraginkortasun energetikoa (julio segundutan neurtuta) gaur egungo konputagailu aurreratuak baino 1010 aldiz ahaltsuagoa da.
Neurona-sare artifizialen xedea, ikasi eta jeneralitzatzeko aukera duten sistemak diseinatzea da. Hauek, gaur egungo konputagailu sinbolikoak gai ez diren lan korapilatsuak argitzeko gai izango dira. Sistema hauek izaki bizidunen ezaugarriak edukitzea desiragarria da, adibidez konputazio asinkrono paraleloa, portaera hutsegite-toleratzailea eta denbora errealean jardutea, barne inguru aldakor eta konplexuetan bezala.
Sistema bioinspiratuek erabilera aunitz dituzte:
Ikuspen artifiziala
Ikuspen artifiziala konputagailuak irudiak interpretzatzeko gai izaten saiatzen da. Ikusteko gailu elektronikoak 1996. urtetik ari dira frogatzen. Gaur egun, teknika hau txipekin eta kamera digitalek erabiltzen dituzten pixelezko sentsoreekin lantzen ari da. Ikuspen artifizialaren helbueruetako bat ezinduei eta itsuei laguntzea da. Hauen artean famatuenetako bat, gaixo batek ordenagailuko kurtsorea desiratuz bakarrik mugitu izana da
Sudur elektronikoak
Ikuspen artifiziala bezain aurreratua egon ez arren, sistema bioispiratuak sudur artifizialak eraikitzeko ere aplikatzen dira. Sudur hauek, sentsore kimiko batzuz osatuta daude. Sentsore hauek konposatu gaseosoak detektatzen dituzte eta beraien ezaugarriak aurrez neurtutako usainekin erlazionatzen dituzte. Etapa honetan, usainen analisi estastistikoak hartzen du parte, emisioaren datuen korrelazioarekin eta usain desberdinen bereizketarekin batera.
Beste batzuk
Erabilgarritasunen artean, konputagailuak usainak igortzeko aukera da internetera konektatuta dauden bitartean. Gainera beste arlo batzuetan ere erabili liteke, gaixotaasunak eragiten dituzten bakteriak detektatzeko, elikagaien industrian egoera txarrean edo kutxatuta elikagaiak detektatzeko. Azkenik, naturaren zaintzan eabili daiteke, substanzia toxikoen jaulkipena kontrolatzeko.